Zabalik dago Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea
Otsailaren 6an zabaldu da izen emateko aukera eta otsailaren 20ra arte egongo da zabalik epea www.bertsozale.eus atarian. Apirilean jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuek hartuko duten parte lantaldean. Hautatutako kideek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu behar dute parte, maiatzak 12-13ko asteburuan.
Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan izango dira egonaldiak. Txanda guztiak uztailean izango dira eta nahi duenak, txanda batean baino gehiagotan parte har dezake.
Bertso udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea martxoan izango da, eta laster izango duzue informazio guztia Bertsozale Elkarteko webgunean.
Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Euroeskualdea, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.
Eman izena hemen!