Zabalik dago Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea
Emakume* bertsolarien saretzea eta ahalduntzea sustatzen dituen proiektua da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Hamargarren ikasturtea du aurtengoa, eta bat egin nahi izanez gero, izen-ematea ireki da; urriaren 7a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta.
Urriaren 19an hasiko da ikasturtea eta hilean behin elkartuko dira kideak larunbat goizez (10:00-13:45). Ikasturtea 2024ko urrian hasi eta 2025eko ekainean amaituko da.
Bi talde sortuko dira. Bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan bilduko da; bestea, berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak batera biltzeko egunak ere jarriko dira.
Xehetasunak hemen topatuko dituzu.