Zabalik dago Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea

2023/09/13
Bederatzigarren ikasturtea du bertso-eskola feministak eta urriaren 21ean hasiko da eskola. Irailaren 29rako eman behar da izena, formularioa betez.

Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Bederatzigarren ikasturtea du aurtengoa, eta bat egin nahi izanez gero, izen-ematea ireki da; irailaren 29a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta.

Urriaren 21an hasiko da ikasturtea. Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2023ko urrian hasi eta 2024ko ekainean amaituko da.

Bi talde sortuko dira. Bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan bilduko da, eta bestea berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak batera biltzeko egunak ere jarriko dira.

Xehetasunak hemen topatuko dituzu.

 

Urriaren 21ean hasiko da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista.