Zabalik da Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea

2017/02/16
Zuzendari, begirale zein sukaldari gisa aurtengo Bertso Udalekuetan parte hartu nahi izanez gero, eman izena www.bertsozale.eus webgunean izen-emate orria beteta edota 943 69 41 29 zenbakira telefonoz deituta. Martxoaren 16ra arte izango da horretarako aukera.

2017ko udan Bertso Udalekuetara begirale, sukaldari zein zuzendari moduan etorri nahi dutenentzako izen-ematea zabaldu da martxoaren 16ra arte.

Izena emateko www.bertsozale.eus atarira sartu eta Bertso Udalekuen gunean topatuko duzue bete beharreko izen-emate fitxa; bestela, telefonoz 943 69 41 29 zenbakira deituta. Gogoan izan, hezitzaile gisa etortzeko beharrezkoa dela bertso-eskolako kide izatea eta begirale gisa etortzeko begirale titulua ere behar dela. Bestalde, begirale praktikak egiteko aukera ere izango da; lehentasuna izango dute Bertso Udalekuetan parte hartu duten gazteek.

Izen-emate fitxak kontuan hartuta, Bertsozale Elkarteko Aisialdi Batzordeak osatuko ditu txandetako hezitzaileen lantaldeak, apirilaren 20rako. Erabakiaren berri izena ematen duten guztiei jakinaraziko zaie. 

Osatutako hezitzaileen lantaldearentzat, maiatzaren 5ean eta 6an prestaketa asteburua izango da Barriako aterpetxean. Nahitaezkoa da bertan parte hartzea; hezitzaileen hautaketa egiterakoan kontutan hartuko da prestakuntza asteburuko asistentzia osoa.

Txandak, ikusgai

Bestalde, udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoentzako izen-ematea martxoaren 13an zabalduko da bertso-eskolako kideentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat. Gainerakoek, martxoaren 30etik aurrera izango dute aukera.

Oraindik Bertso Udalekuetaz gozatuko duten haur eta gazteentzat izena eman ezin daitekeen arren, txandak ikusgai daude dagoeneko: ikusi hemen.

Prestaketa asteburua izaten dute hezitzaileek.