Zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko epea

2014/03/11
Martxoaren 27ra arte lehentasuna izango dute bertso-eskoletako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek.

Uztailan eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan. 

Bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da. 

Izena emateko formularioa bete behar da.