Xilabako finalistak Hitzetik Hortzeran

2014/11/05
Baionan azaroaren 15ean lehiatuko dira Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua. Hauen iritziak, asmoak eta gogoak azalduko dira datorren Hitzetik Hortzeran. Aitziritzeko finalaurrekoan ere izan da Hitzetik Hortzera eta baita Ermuan egin berri den bertso jaialdian ere. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Osatu da Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketako finalaren seikotea. Baionan azaroaren 15ean lehiatuko dira Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua.

Hauen iritziak, asmoak eta gogoak azalduko dira datorren Hitzetik Hortzeran

Aurrez ordea, Aiziritzen jokatu zen XILABAko azken finalerdia joan zen igandean. Eta bertan aritu ziren: Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart, Aitor Servier eta Egoitz Zelaia. Bertsoaldi politak osatu zituzten eta horren jarraipena egingo du aste honetako programak

Ermuan ere ohiko bertso jaialdia egin zuten San Martingo azokaren inguruan. Sei protagonistak bete zuten Antzokiko oholtza, gaijartzaile lanetan aritu zen Ainhoa Aranburu eta bertsotan, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Andoni EgañaOnintza Enbeita eta Iratxe Ibarra. Saio gustagarria, ariketa bereziak eta giro goxoa bertan sortu zena. Horren laburpena ere ekarriko dugu igandeko bazkalostera.

HITZETIK HORTZERA, igande arratsaldean 15:00etan ETB1en. Eta eitb nahieranen.

Aitziritzen jokatu zen Xilabako azkeneko finalaurrekoa