Xilabako finalaurrekoa, Bizkaiko kanporaketa eta Ermuko jaialdia asteon Bertsoa atarian

2014/11/04
Informazioaren alorrean, Xilaba Bertsulari Xapelketaren aurkezpena jorratuko du Bertsoak gertutik.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa finalaren atarian da. Aiziritzen jokatu zen bigarren finalaurrekoaa  eta hango bertso hautaketa sarean da jada Bertsoan. Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Egoitz Zelaia, Ramuntxo Christy, Aitor Servier eta Patxi Iriart aritu ziren kantuan. Bertsolarien saio ondorengo iritziak ere sartuko ditu. Bestalde, ostegunean aurkeztuko dute finala Baionan eta sareko plaza Baionan izango da, antolakuntzaren eta bertsolarien testigantzak jasotzeko.

 

Bizkaiko kanporaketa 

Josi Bizkaiko Bertsolari txapelketak laugarren kanporaketa jokatu zuen domekan Mallabian. Gorka Ostolaza, Peru Vidal, Arrate Illaro, Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar eta Eneko Arrate aritu ziren bertsotan. Mallabiko bertso hautaketa eta Gorka Ostolaza irabazlearen hitzak gaur sareratuko ditu Bertsoak.

 

Jaialdia Ermuan

Euskal Birusak antolatuta, sei bertsolariko jaialdia egin zuten joan den ostiralean Ermuan: Maialen Lujanbio, Iratxe Ibarra, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña. Ainhoa Aranburu aritu zen gaiak jartzen. Ermuko bertso eta berriak ere izango dira asteon Bertsoan.

 

Eduki horiek ez ezik, beste informazio gehiago ere izango da Bertsoan eta harribitxi bat ere bai ostiralean, bertsoaldi historikoen atalean.