Xilaba eta Bizkaiko txapelketako bertsoak zein Fernando eta garaiko bertsoak aste honetan sareko plazan

2014/10/14
Informazioaren alorrean, Bertso Eskolen Eguneko berri eta Igor Elortzaren gogoetak ere jasoko ditu doinu berri sorkuntzari buruz, besteak beste.

Senperen jokatu zen larunbatean Xilaba Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa eta domekan Galdakaon #josi Bizkaiko Txapelketako lehen kanporaketa. Bi saioetako bertsoaldi onenak jarriko ditu Bertsoak bihar bertan. Horretaz gain, joan den ostiralean bete ziren 250 urte Fernando Amezketarra jaio zela eta Eñaut Agirrek Fernando eta bere garaiko bertsoak kantatu zituen Amezketan, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz. Saio benetan gustagarri horren bertsoaldiak ere eskainiko ditu sareko plazak asteazkenean. Egun horretan bertan, afalondoan Tolosaldeko Harituz taldeak antolatutako saioko bertsoak ere entzungai izango dira.

Informazioaren alorrean Bertsoak eskainiko ditu, besteak beste, Senperen izandako Bertso Eskolen Egunari buruzko xehetasunak eta Igor Elortzak doinu berriei buruz egiten dituen gogoetak, bereziki 2013an plazatutako doinu berriaren ingurukoak.  

Bertsoa sareko plaza

#josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014, Galdakao, lehenengo kanporaketa