Xenpelar Dokumentazio Zentrora bertso bisita gidatua Hitzetik Hortzeran

2013/05/23
2009ko Txapelketa Nagusiko bertsoaldi batzuk ere emango dituzte. Ostiralean 21:00etan etb1en. Eta eitb nahieranen.

Amasa-Villabonako Subijana Etxean du egoitza Xenpelar Dokumentazio Zentroak (XDZ) eta, Amaia Agirrek ondutako gidoiari jarraituz, Arrate Illarok eta Andoni Egañak bertso kantuz erakutsi diote zentroa bertsozale talde bati. Ataritik hasi eta ganbararaino ikusi dute Bertsozale Elkartearen egoitza ere badena, han eta hemen geldialdiak eginez: artxibategian, bulegoetan, grabazio-estudioan...

Amaia Agirrerekin izan da Jon Artano saioa hasi aurretxoan eta, besteak beste, udazkenean izango den Txapelketa Nagusiaz aritu dira. Irailaren 29an jokatuko da lehenengo saioa Amasa-Villabonako Behar Zana pilotalekuan, eta abenduaren 15ean finala BECen. Denera, 43 bertsolari eta 14 saio. Aste honetako programan bertsolariei egindako argazki saioko irudiak erakutsiko dituzte eta 2009ko txapelketako bertsoaldi gogoangarri batzuk ere bai.

Arrate Illaro eta Andoni Egaña Xenpelar Dokumentazio Zentroan