Xenpelar Dokumentazio Zentroak koordinatzailea behar du

2022/10/11
Bertsolaritzaren datu-basearen diseinu eta garapenean, eta dokumentazio zentroaren koordinazio lanetan ariko da. Interesa duenak Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidali behar ditu Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.eus) 2022ko azaroaren 13a baino lehen (egun hau barne).

Xenpelar Dokumentazio Zentroak koordinatzailea kontratatzeko lan deialdia jarri berri du martxan. Kontratu mugagabea da eskaintzen dena, hiru hilabeteko frogaldiarekin; 2023ko urtarrilaren 16tik aurrera, Villabonako egoitzan lanaldi osoz lan egiteko da.

Bertsolaritzaren datu-basearen diseinu eta garapenean eta Dokumentazio Zentroaren koordinazio lanetan ariko da. 

Interesa duenak Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidali behar ditu Xenpelar Dokumentazio Zentrora (  ), 2022ko azaroaren 13a baino lehen (egun hau barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu (+34) 943 69 24 77 telefono zenbakira.

Lan deialdiaren gaineko xehetasun gehiago webgune honetan bertan topatuko dituzu, lan deialdien atalean.