Xenpelar Dokumentazio Zentroak DOKUMENTALISTA behar du
Lantaldea osatzeko kide berri bila dabil Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazio prozesuan ariko da hautatua - agendaren tratamendua eta zerbitzua; prentsako albisteen katalogazioa eta zerbitzua; argazkien tratamendua eta zerbitzua;...- eta arreta publikoa ere eskainiko du.
Hautagaiek bertsolaritzarekin duten harremana eta gizarte mugimenduetan duten esperientzia ere aintzat hartuko da, besteak beste.
2019ko azaroan hasiko da hautatua lanean: lanaldi osoz, goizez eta arratsaldez, Villabonako egoitzan ariko da.
Interesa izanez gero, urriaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna, xenpelar@bertsozale.eus helbidera bidalita edota posta arruntez: Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Subijana etxea. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona, Gipuzkoa.
Lan deialdiaren xehetasun guztiak dituzu hemen.