Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista behar du

2017/06/05
Interesa duenak xenpelar@bertsozale.eus helbidera idatzi beharko du ekainaren 25erako (azken egun hau barne).

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista kontratatzeko lan deialdia jarri berri du martxan. Kontratu mugagabea da eskaintzen dena, hiru hilabeteko frogaldiarekin; 2017ko irailaren 1etik aurrera, Villabonako egoitzan goiz eta arratsaldez lan egiteko litzateke.

Bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazioan ariko litzateke Xenpelar Dokumentazio Zentroko lan-taldearen baitan, dokumentazio zerbitzuaren haritik arreta publikoa ere eskainiz.

Interesa duenak Curriculum Vitae eta motibazio gutuna bidali behar ditu Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.eus), 2017ko ekainaren 25erako (ekainak 25a barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu (+34) 943 69 24 77 telefonora.

Lanaren deskribapen zehatza, ezinbesteko baldintzak eta informazio gehiago atari honetan bertan argitaratutako lan eskaintzaren deialdian topa ditzakezu.

2017ko irailaren 1ean hasteko litzateke.