Xanti Iparragirre zendu da

2022/01/02
87 urterekin joan zaigu Xanti Iparragirre Perurena (Errenteria, 1939). Hileta elizkizuna urtarrilaren 4an izango da, 19:00etan, Eskoriatzako San Pedro parrokian. Aretxabaletako tanatorioan izango da beila, urtarrilaren 3an, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Xanti Iparragirre Perurena hil da 87 urterekin. Bertsolaria izanik ere, batez ere bertsolaritza haur eta gazteengana hurbiltzeko egindako ahaleginagatik nabarmendu da.

Bertsolaritza eskolara sartzen aitzindari izan zen Patxi Goikolea eta Joanito Akizurekin batera Eskoriatzako Almen ikastolan, eta 1980ko hamarkadan indartu zen bertso-eskolen mugimenduaren eredu izan zen ezbairik gabe Almeneko esperientzia.

Ipar Euskal Herrian bertso irakasle aritu da urte luzez.