Xabier Euzkitzeri elkarrizketa Bertsoa sareko plazan

2014/10/10
“Neretzat bertsolaritza inoiz bizi izan dudan gauzarik ederrena izan da”

Plazaz plaza eta txapelketan goi mailako bidea eginda, Xabier Euzkitzek 1998an agur esan zion plazako jardunari: “Bertsoak denetik du gazi eta gozo/batzuetan gazitik gehiegi akaso…” hasi zuen agurreko bertso hura. Errota ez zaio gelditu, ordea, eta sua itzali ere ez. Duela gutxi Amezketan aritu zen Egañarekin bertso desafioan, Txabalategi eta Zabala bailiran. Bertsoa sareko plazak Euzkitzeren ibilian barneratu da, bere ahalegin artistikoan, aldarri diskurtsiboan eta gaurko bertsolaritzaz duen begiradan. Mamitsu jardun du eta ahobizarrik gabeko lekukotza utzi du Euzkitzek, bere plazako garaiaz eta egungo bertsolaritzaz.

Elkarrizketan, Euzkitzeren bi bertsoaldi eta agurreko bertsoa ere jaso ditugu. 

www.bertsoa.com

www.youtube.com/bertsolaritza

Xabier Euzkitze