Urko Redondok eta Eñaut Gantxegik zuzenduriko tailerrak izan dira gaur "Ahoa bete hots"-en baitan
Jolasetik Antzerkira
Urko Redondo (Errenteria, 1977). London Puppet Shoolen egin zituen txontxongilo ikasketak (2003-2005). Tailer zenbaitetan ere aritu da Krakoviako Krzysztofory, Wroclaweko arte eskolan baita Mar Navarro eta Stephen Mothran eta Faulty Optic-ekin ingalaterran. Antzerkiola Imaginarioarekin egin du lan eta Dejaburen txontxongilo eta eszenografiez gain beste hainbat konpainientzat ere egin ditu sorkuntzak: Tentazioa, Behibis... Pedagogian lizentziatua, antzerki irakaskuntzan ere jarduten du azken urteetan.
Urkok Jolasetik Antzerkira tailer praktikoa eskaini du. Jokoa ezinbesteko tresna da antzerki sorkuntzan eta baita antzerki pedagogian ere. Itxuraz jolas soilak diren horien atzean ezkutatzen dira antzerkiaren oinarri garrantzitsu asko: konzentrazioa, presentzia, talde entzumena, erritmoa, arauen ezagutza, arauen puskatzea... eta praktikatzen jarri ditu jardunaldiko partaideak.
Joko Eszenikoa
Eñaut Gantxegi (Lezo, 1974). Soziologian lizentziatua. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ikasia. Bertako irakasle da 2009az geroztik, Joko Eszenikoa irakatsiz. Hamaika antzerki talderekin lan egin du: La cubana, La fura dels baus, Ados, Irrien lagunak... Antzerkian ez ezik, telebista, zinema eta bestelako arte eszenikoetan ere jardun du. Telesail eta filmetan ere parte hartu du.
Gaurkoan, jolasaren plazeretik haragoko emaitzarik ez duten joko ariketak praktikatu dituzte, ikasleak eroso sentitu eta konfiantza lortzeko.
Bere ustez, Jokoa eta jolasa antzerkian ere desberdindu behar diren aditzak dira. Joko eszenikoaren funtsa taula gaineko Jokoa den antzerkian Jolasa aurkitzean datza.