Uhinak saioa, etxetik ere bai

2021/02/25
www.ataria.eus eta www.bertsoa.eus webguneetan eskainiko da, zuzenean; Ataria Irratian ere entzun ahal izango da saioa.

Amets ArzallusJulio SotoMaialen Lujanbio eta Oihana Iguaran izango dira bertsotan bihar, Amasa-Villabonako Gurea aretoan, 19:00etatik aurrera. Imanol Artola "Felix"ek jarriko ditu gaiak; hain zuzen, Tolosaldeko Ataria komunikabidean aurkezten duen (H)ari Naizela bertsolaritza programak 200 saio beteko ditu, eta kopuru biribila ospatzeko antolatu da Uhinak saioa.

2016an abiatutako bertsolaritza programa Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunearen, Tolosaldeko Ataria komunikabidearen eta Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta elkarlanean antolatu dugu saio hau bera ere, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin.

Oraindik badira aretora sartzeko sarrera batzuk; hemen eros daitezke. Hala ere, etxetik jarraitu nahi duenak ere izango du aukerarik, www.ataria.eus eta www.bertsoa.eus webguneetan jarraitu ahal izango baita, baita Ataria Irratian zuzenean entzun ere. Hurrengo egunetan ere eskainiko dira saioan osatutako bertso aleak.

Bertsozale Elkarteak plaza indartzeko egindako apustuaren parte da Uhinak.