Uda giroan, Altxa kopla hori!

2021/07/19
"Altxa kopla hori!" egitasmoaren lehen txanpa Aramaion amaitu zen Uztailaren 15ean. Irailaren hasieran etorriko da berriz herriz herri kopla musikatuen freskura. Plaza berpizteko bizigarri ezin aproposagoa suertatu da.

Uztailean eman zitzaion hasiera kopla musikatuak oinarri dituen bertso saio sorta honi. Hain zuzen ere uztailaren 2an izan zen lehen biziko saioa Luiaondo herrian. Oihane Perearen gidatzapean ibili ziren Paula Amilburu, Aitor Najera, Manu Bendala eta Felipe Zelaieta. Musikari lanetan Aintzira Gorosabel gitarra eskuan eta Nahiara Eizagirre bibolinarekin. Artista bakoitza bere elementuan murgildurik publikoak ederki gozatu zuen bertso saio fresko eta dinamikoa.

Bigarren saioa Aramaion izan zen, Kultur Etxeko parke aurrean, Uztailaren 15ean. Zuhaitzez inguraturik, ur sulfurosoaren lurrinak lagundurik, bertsolariek ondo erreperatu bezala. Xabi Antia, Manex Agirre, Orlando Arreitunandia eta Irati Anda izan ziren Aintzira Gorosabel gitarrajole eta Mikel Goikuria bibolin-jolearen musikari hitzak jarri zizkieten bertsolariak. Saio honetan barreak sobera egon ziren bai ikusle zein bertsolarien aldetik. Eli Plazaola ibili zen saio honi gaiak jarri eta aurkezten.

Oraindik ere hiru saio geratzen dira koplak altxatzeko.  Kanpezun, Legution eta Dulantzin izango dira saio horiek Irailaren lehen hamabostaldian. Laster emango dizuegu horien berri. Bitartean, jarraitu kopletan! Altxa kopla hori!  altxa kopla hori logoa

Aramaioko Altxa kopla hori 2021