Txomin Garmendia bertsolaria hil berri da

2022/09/15
Bertsolari gipuzkoarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko lau ediziotako finaletan kantatu zuen, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelduna izan zen.

Txomin Garmendia bertsolaria hil berri da. Berrobin 1934an jaiotako bertsolaria bere kasa zaletu, eta lagunek bultzata egin zuen plazara. 50.hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. 1980an istripua izan eta harrezkero idazteari ekin zion: bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu.

1965eko, 67ko, 80ko eta 82ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaletan kantatu zuen.

Txomin Garmendia bertsolaria. / XDZ