Txema Abarrategi hil da

2023/08/20
Berri txarrak ekarri dizkigu udako azken txanpak. Txema Abarrategi atzo hil zen 60 urterekin. Bihar izango da azken agurra.

Atzo hil zen, 60 urterekin bertsozale aramaioarra.

Peru, Martin eta Sabinen aita eta Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakide hainbat urtez.

Bertsozale handia galdu du Arabako Bertsolaritzak. Bihar izango da agurra 18.00etan Aramaioko Azkua auzoan.

Eskerrik beroenak Txemari eta besarkada estua etxekoei Arabako familia bertsozalearen izenean.