Txapelketa Nagusiko finalistak, Hitzetik Hortzeran

2017/12/07
Amaitu da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea eta badakigu zein zortzi bertsolari igoko diren BECeko oholtzara. Finalerako astebete falta denean beraiekin egon da Hitzetik Hortzera, eta euren iritzi eta sentipenak jaso ditu. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan, ETB1en.

Amets Arzallus 2013ko txapelduna zuzenean sailkatu da finalera eta gainontzeko zazpiek finalaurrekoetan lortu dute BECerako txartela: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Zortzi bertsolari horiek izango dira kantuan abenduaren 17an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. 

Egun horretarako astebete falta dela, beraiekin elkartu gara eta orain arte egindako lanaz eta finalerako dituzten asmoez eta sentipenez galdetu diegu. Erantzun guztiak Hitzetik Hortzeran eskainiko ditugu igande bazkalostean. 

Finalaurrekoetako bertso onenak Hitzetik Hortzeran

Zazpi finalaurreko jokatu dira aurtengo Txapelketa Nagusian: Bastida, Irun, Maule, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñea izan dira bertso plazak. Saio horietako bertso onenak eskainiko ditugu finalisten hitzekin batera. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan, ETB1en.

Finalaurrekoetako bertso onenak bilduko ditu igandeko programak. / Alberto Elosegi - XDZ