Trino Azkoitia hil da

2023/11/26
ALBE Algortako bertso-eskolako sortzaileetako bat, Bertsolari Txapelketa Nagusian ere epaile aritua zen.

Atzo hil zen Trino Azkoitia. 1946an Azkoitian jaioa eta ondoren Getxora mugitua, Bizkaian bertsozaletasuna indartzeko eragile nagusienetakoa izan zen; hain zuzen, ALBE Algortako bertso-eskolako sortzaileetako bat izan zen.

 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatutako lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusian hasi zan epaile lanetan, eta geroztik hainbat txapelketatan epaile aritu da, 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusian edota 2002 eta 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan, esate baterako.

Getxon agurtuko dute, familiartean.