Trabajadorien inguruko bertso trama, Bertsoan

2017/03/01
Basque Culinary Centerreko saioan, Donostian, eta ALBEk antolatutako Abra sariketan botatako aleak berreskuratu ditu sareko plazak aste honetan.

Frankismo garaian preso hartu eta behartutako lanetan aritu zirenei "trabajadoriak" deitzen zitzaien Lesaka eta Oiartzun inguruetan; ehunka lagun aritu ziren lan horietan, Inazio Eizmendi "Basarri" bertsolari ezaguna tartean. Trabajadorien inguruko bertso trama egin zen Aritxulegin, Oiartzunen, eta hango bertsoaldiak ikusgai izango dira bihar sareko plazan, baita bertso trama hartan antolatzaileekin izandako solasaldia ere.

Ez dira, ordea, aste honetan  Bertsoan entzungai izango diren ale bakarrak: Basque Culinary Centerren, Donostian, izandako bertso saiokoak eta Abra sariketakoak ere izango baitira.

Arabako eta Nafarroako txapelketei ere jarraipena egiten jarraituko da sareko plazak eta azken saioetako bertsoaldiak eta hurrengo hitzorduen iragarpena ere izango ditu atarian.

Astea amaitzerako, Hitzetik Hortzerako aurrerapena, Bertsoaldi Historikoa eta beste hainbat albiste izango dira Bertsoan, sareko plazan.

Lakuntzako bertsoaldiak entzungai daude Bertsoan.