"Testurak" emanaldiko aleak, Bertsoan entzungai

2016/11/21
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren baitan Markina-Xemeinen botatakoak eta Iruñeko Bertsoaroko azken emanaldian entzundakoak ere bilduko ditu sareko plazak.

Emakume-etxeetan barrena dabilen emanaldia da Testurak eta horietako batean, Arrasateko emanaldian, botatako bertsoaldiak zintzilikatuko ditu Bertsoak asteazkenean. Ale gehiago ere izango dira entzungai egunotan: Bertsoaroko azken saiokoak eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekokoak.

Bizkaiko txapelketaren jarraipena egiten jarraituko du sareko plazak, baita Izeta sariketarena eta Mallabian jokatzen ari den Bertsolari Gazteen Txapelketarena. Berriki Euskadi Saria lortu duen Uxue Alberdi ere elkarrizketatu du Bertsoak eta ostegunean ikusi ahal izango dugu.

Hil berri den Juan Mari Narbaiza bertsolariari ere keinu egingo dio eta ostiralean haren bertsoaldia berreskuratuko du Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren jarraipena egiten ari da Bertsoa.