Sustapen eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak

2019/08/19
Bertsogintzaren eta plazaren sustapen eragile izateko interesa dutenek 2019ko irailaren 13a baino lehen bidali behar dituzte Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna.

2019ko urrian hasiko litzatekeen sustapen eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Plazaren jarraipena eta azterketa, Txapelketa Nagusia edota Bertso Eguna bezalako egitasmoen kudeaketa edota kulturgintza estrategiaren diseinua eta elkarlanen bideraketa izango ditu, besteak beste, betekizun. Bertsogintzaren eta kultur mugimenduaren ezagutza eta esperientzia, elkartegintzarako jarrera eta kontzientzia  eta giza taldeak dinamizatzeko gaitasuna hartuko dira aintzat.

Egun osoko lan kontratua eskaintzen da, lau hilabeteko probaldia izango duena.

Interesdunek 2019ko irailaren 13a baino lehen bidali beharko dituzte Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna ondorengo helbideetako batera:

Lan deialdi osoa hementxe duzu ikusgai.