Sopela, Bertso Udalekuen abiapuntu

2021/07/02
Gaur Bizkaiko kostaldean hasi dira udalekuak; bihar, Beizamako txanda hasiko da.

Bi urteko itxaronaldiaren ondotik, gaur itzuli dira Bertso Udalekuak. Sopelako txandak eman dio hasiera 2021eko edizioari. Gaur hasi eta uztailaren 6ra arte, 12 eta 13 urteko gazteak izango dira Bizkaiko kostaldean: 23 gaztek hartuko dute parte eta 5 hezitzaile izango dira beraiekin.

Bost eguneko txandak izango dira aurtengoak: guztira, zortzi txanda antolatu dira eta horietan 181 gazte eta 44 hezitzaile ariko dira.

Hurrengoa? bihar bertan hasiko da Beizaman, 9 eta 11 urte bitarteko gazteentzat.

Sopelan, gaur.