Sebastian Lizasorekin solasean, Hitzetik Hortzeran
Azpeitiko Añota sagardotegian elkartuko gara Sebastian Lizasorekin. Bertatik bere herria den Azpeitiari begira jarriko gara, baina, bereziki, Landeta bere haurtzaroko auzoari. Haren gurasoek taberna bat zuten bertan, eta han hasi zen txiki-txikitatik bertsolaritzarekin eta bertsolariekin harremanetan jartzen.
Besteak beste, haren aurreneko plazetako anekdotak gogoratuko ditugu bertsolari azpeitiarrarekin, baita txapelketak eta txapelketen inguruko bizipenak ere. Euskal Herriko txapelketako azken txapela Lizasok jantzi zion Maialen Lujanbiori, eta horren atzean ezkutatzen den istorioa ere ezagutuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Ibilbide bat bertsoalditan
Larunbateko programan, Sebastian Lizasoren bertsoaldi gogoangarrien bilduma entzuteko aukera ere izango dugu: 1990ean Imanol Lazkanorekin, Xabier Amurizarekin EITBko platoan eta aita eta semearekin 2005ean, adibidez. 80.hamarkadako txapelketetako saioetatik, denboran hain urrun geratzen ez diren saioetara.
Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.