Salgai daude Bertso Eguneko sarrerak
Oraintsu aurreratu genuen datorren urteko Bertso Eguneko data: urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan. Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola elkarlanean ari dira egun osoko egitaraua prestatzen.
10:00etan jarri dugu hitzordua: Oinak Bidean ibilbidea egingo da Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.
Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da: XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da Harriondoan. 17:00etan hasiko da. Kantuan, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira; gai-jartzaile lanetan, berriz, Alaitz Rekondo Ferrero.
Saio ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian. Eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko, DJ-a egongo da Arranon.
Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrerak 12 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 10 euro eta gazteentzako 8 euro; afaria, berriz, 36 eurokoa izango da.
Lesakan asteburu pasa egin nahi izanez gero, udalaren webgunean dago inguruan ostatu hartzeko lekuen zerrenda. Hementxe topa ditzakezue.