Salamancan eta Valentzian bertsotan

2014/11/21
Kantu inprobisatuari buruzko kulturarteko topaketa ezberdinetan parte hartuko dute Jon Martin eta Maialen Lujanbio bertsolariek egunotan.

Azaroaren 21ean, iluntzeko 22:30ean, Bertso ma non trovo ikuskizunean parte hartuko du Jon Martin bertsolariak Salamancan. Berehalako itzulpena egiteaz Mintzolako ikerkuntza eragilea den Karlos Aizpurua arduratuko da.  Beraiekin batera Alpujarretako trovadoreak arituko dira: José López Sevilla eta José Sánchez Fernández. Informazioa.

Azaroaren 22an Albal-en ariko da Maialen Lujanbio, Valentziako eskolen festaren baitan antolatu duten gaualdian. La nit de la cançó improvisada izena du festak eta Maialenekin batera Mateu Xuri menorkiarra eta Josemi Sanchez valentziarra ariko dira.