Saioetako apaingarriak hizpide, Hitzetik Hortzeran

2016/03/17
Amaia Agirrek eta Estanis Iriartek beren iritzia emango dute aste honetako saioan.

Bertso-saio bateko oholtzan atontzen den atrezzo eta apaingarrien inguruan ariko da aste honetan Hitzetik Hortzera. Nola apaintzen da bertsoa, apaindurak mezua estali gabe? Galdera horri eta gehiagori erantzuna emango diote Amaia Agirre bertsolariak eta pasa den asteburuan Amasa-Villabonan izandako saioaren antolatzaile lanetan aritutako Estanis Iriartek.

Amasa-Villabonan, Andoainen, Elizondon eta Biriatun botatako bertsoaldiak bildu ditu telebista programak; baita 1994an Igor Elortzaren eta Maialen Lujanbioren artean osatutako jarduna ere.

Igandean, 15:00etan, ez galdu Hitzetik Hortzeraren atal berria ETB 1en. Eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian.

Amasa-Villabonan izandako saioa entzungai izango da