Saio baten aurkako erasoaren aurrean adierazpena
2019/06/22
Bertsozale Elkarteak bertsolari baten aurkako boikot deialdia eta bertso plaza batean zuzenean eragin nahia salatu nahi ditu. Elkarteak ez du bertsolarien jardunaren aurkako erasorik onartuko eta plazak bertsotik eta sormenetik elikatzen dituzten pertsona guztiak, eta saioak antolatzen dituzten norbanakoak zein erakundeak, babesten jarraituko du.
Bertso saio batean bertsolari baten parte hartzea mugatu asmoz, haren aurkako boikot deialdia zabaldu da sare sozialetan eta pankarta batzuen bidez.
Ekintza hauek irmoki salatzearekin batera, Bertsozale Elkarteak elkartasun eta babes osoa helarazi nahi dio jazarpena jaso duen bertsolariari, baita kantukideari zein antolatzaileei ere. Era berean, saioa normaltasunez gauzatu ahal izateko egindako ahalegina aitortu eta eskertu nahi die guztiei.