Rapa eta bertsoa, Hitzetik Hortzeran

2020/02/06
Euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. Igandeko programan Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileekin elkartuko gara. Ohiko bertso saioen hautaketa ere ekarriko dizuegu: Pasaiako eta Bilboko saioak. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Basearen laguntzaz eta flowa erakutsiz igotzen dira oholtzara rapeatzaileak; euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. Bertso mundua ezagun duten hiru rapeatzailerekin elkartuko gara Gasteizen, Ekaitz is in da haus freestyle txapelketa egin den egun berean. Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso elkarrizketatuko ditugu Gasteizko Halabedin. Zenbat dakigu bertsozaleok rapari buruz?

Igandeko Hitzetik Hortzerari esker, gehiago. Haizea eta Iñaki gasteiztarrak dira eta Odei urruñarra. Bakoitzari raperako zaletasuna nondik eta noiztik datorkion jakingo dugu. Rapak zein bertsoak errima dute ezaugarri komuna; baina zenbateraino dira antzekoak eta zenbateraino desberdinak? Gainera, euskarazko raparen egoeraren berri ere emango digute.

Arrate Hernandezen kuttuna
Arrate Hernandez dantzaria, aktorea eta irrati esataria da. ZuZeu orainkariko Bi Pareta podcasta gidatzen du egun; eta hitza hainbeste maite duenak, badu zerbait bertsozaletik ere. Kuttunen artean zein bertsoaldi gordetzen duen jakingo dugu igandeko programan.

Tartean, Pasaiako Juanba Berasategi aretoan eta Bilboko 7Katu gaztetxean izandako bertsoaldien hautaketa ere izango dugu.

Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

Eider Iñaki Viñaspre, Haizea Alonso eta Odei Barroso rapeatzaileekin izan da.