Portugaleten izango da IV. Señora Sariketa, ekainaren 8an

2024/05/24
Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.

Laugarren edizioa du aurten Señora Sariketak. Ekainaren 8an ospatuko da, Portugaleten. Aurten, egun bakarra izango du sariketak, eta, hori horrela, goizetik hasi eta arratsaldera arteko egitaraua antolatu dute.

Goizean, 12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideen eskutik, Izar Gorria tabernan hasita. Bazkaria izango da ondoren, Portugaleteko merkatuan, 14:30ean. Bazkarian izena emateko, egin klik hemen. Merkatuan bertan izango da arratsaldean, 17:30ean, sariketa bera, eta zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan:

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da.

Señora guztiak batzeko eguna  

Emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko helburuz sortu zuten  Señora Sariketa duela lau urte; belaunaldien eta lurraldeen arteko aliantzak sustatuta, betiere.

Hain zuzen ere, horixe irudikatzen du aurtengo irudiak: kateorratzak. Antolatzaileen hitzetan, kateorratza “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “’Zorrotza’ da kateorratza eta ‘denak elkartzeko’ balio dezake aldi berean”.

Sarrerak

Goian aipatu bezala, bazkarian izena-emateko formulario hau bete behar da. Sariketako sarrerak, aldiz, Merkatuko sarreran bertan eskuratu ahalko dira borondatearen truke.