Plaza eten izanaren ondorioak, Bertsoa.eus atarian

2020/04/07
Lanku Kultur Zerbitzuetako kideen, bertsolarien eta gai-jartzaileen hitzak jaso ditu sareko plaza digitalak, COVID-19aren eraginez hartutako neurriek bertso saioen antolaketan zer nolako ondorioak izan dituen ezagutzeko eta egoera nola bizi duten jakiteko. Gainera, lehen Potokasta argitaratuko dugu. Zer ote da? Guztia, bertsoa.eus atarian.

Ez dira garai errazak. Batean eta bestean ondorioak izan ditu COVID-19ak eragindako egoerak. Kulturgintzan eta bertso plazan ere utzi du bere arrastoa, eta ikusi egin behar aztarna hondar umelean bezainbeste desagertzea kostatzen ote den edota egoera hobetzearekin geldirik dagoen hare orain lehorra mugitu eta aztarna desagertzen ote den. Egungo egoera eta etor daitekeena nola bizi duten ezagutu dugu bertso plazarekin lotura duten zenbait kideren ahotik: Amaia Agirre, Uxue Alberdi edota Lanku Kultur Zerbitzuetako Marta Agirrezabalaren hitzak jaso ditu Bertsoa.eus atariak.

Bertsolaritza mugimendutik hainbat dira konfinamendutik sortu diren ekimenak. Besteak beste, online egin dira bertso saio batzuk, eta horiek ekarriko ditu aste honetan Bertsoa.eus webguneak: Etxetik Etxera saioa, Uztarria komunikabideak sustatutakoa, Legazpin egindakoa… bertso saio horiek eta beste hainbat, hementxe.

Potokastak

Sorkuntza jolas txikiak ekarriko dizkigu Bertsoa.eus atariak; lehena Ane Zuazubiskar eta Eli Pagola bertsolarien eskutik. Horixe dira Potokastak. Ezagutzeko, onena hala ere, entzutea: jarraitu adi bertsoa.eus !

Laster ezagutuko ditugu Bertsoa.eus atariko Potokastak.