Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez Mintzolako Jardunaldietan
Pio Perez, Erik Dicharry eta Eli Perez ikerlariek egin berri dituzten ikerketetan oinarritutako hitzaldiak eskainiko dituzte Mintzola Fundazioak udazkenean antolatu dituen jardunaldietan.
Pio Perez Aldasoro (Pasai Donibane, 1963) Gizarte Antropologian doktorea da eta EHUko irakasle agregatua, Donostiako Filologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldiotan eskainiko duen hitzaldian emozioez arituko da. Nola bertsolaritza bestela ezin eta sufrimendua arintzeko bide izan litekeen azalduko du.
Erik Dicharry lapurtarra da, Baionan sortu eta Ziburun bizi da. Antropologoa da. Maskaradak, euskaldunen barrea, arte garaikidea, bertsolaritza, hezkuntza zientziak ikertu zituen. Dicharry bertsolaritzaren transmisioan ekologiari ematen zaion garratziaz arituko da.
Eli Perez Gaztelu (Errenteria, 1961) Euskal Filologian doktorea da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, egun, Komunikazioko Graduan eta Euskaltzain urgazlea (2006). Berak eskainiko digun hitzaldian emakume bertsolarien figura betidanikoa dela aldarrikatuko digu.
Egitaraua:
19:00 |
Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez. Pio Perez Euskal Herriko Unibertsitatea. |
19:30 | Hezkuntzaren ekologia. Antropologo bat bertso-eskolan. Eric Dicharry Eusko Ikaskuntzako ikerlaria. |
20:00 | Joxepa Antoni Xenpelar. Eli Perez Gaztelu. Deustuko Unibertsitatea. |
20:30 | MAHAI INGURUA: Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez |