Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran

2013/04/30
Ibardinen izan da beratararren omenezko bertso afaria, eta bizikletaz igo dira Artano eta biak. Ostiral iluntzean ikusi ahal izango dugu etb1en. Eta nahi dugunean eitb nahieranen. Italiako Giroko emankizunak direla eta igande bazkalostean ez da izango HHrik datozen asteetan.

Begheliko Sari Nagusia izan da korritu duen azken proba. Bazekien kirol ibilbide profesionalaren amaiera zuela, eta tropeletik atzean geratu zen, nahita, azken kilometroez bakardadean gozatzeko. Patxi Vila Errandoneak bizimodu berri bati ekin dio udazkenean, ordura artekoaz desberdina arras. Eta irabazten atera da.  "Orain hobekigo bizi nauk" esan dio aurreneko hitza Jon Artanori. Elkarrekin igo dira bizikletaz Beratik Ibardingo gainera.  Ibardingo Mendiko sagardotegian omenaldia egin diote-eta bortziritarrari. Kantu doinuak izan dira afari guztian: Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bat-batean jardun dira; gainerako afaltiarrak kanta zaharrak berritzen.

Basauriko jaialdia ere bai

Bertso saio entretenigarria osatu zuten Basozelai gizarte etxean, basaurin. Miren Amuriza, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Akaitz Estiballes aritu ziren Maite Berriozabalek jarritako gaietan.

Ostiral iluntzean etb1en. Eta eitb nahieranen.

(*Italiako Giroko emankizunak direla eta igande bazkalostean ez da izango HHrik datozen asteetan)

Artano eta Vila Ibardinen mokadutxoa egiten