Pandemia garaiko kulturgintza aztergai

2021/04/14
Ekainaren 21ean eta 22an izango da UPV/EHUko Gipuzkoako campusean Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako ikastaroa. Izena emateko aukera dago jadanik.

Gaur aurkeztu da UPV/EHUko Uda Ikastaroetako aurtengo eskaintza, eta horrekin batera ireki da matrikulazio epea. Eskaintza horren baitan dago Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako ikastaldia: Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak. Ekainaren 21ean eta 22an izango da, goizez, UPV/EHUko Gipuzkoako campusean kokatuta dagoen Ignacio Maria Barriola eraikinean. Iaz egin bezala, aurten ere izango da online jarraitzeko aukerarik.

COVID-19aren pandemiak kulturgintzan eta herrigintzan izan duen eragina aztertuko da, eta aurrera begirako erronkez ere arituko dira han elkartutakoak. UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, sortzaileek eta hainbat kultur erakundetako ordezkariek hartuko dute parte ikastaroan hizlari: tartean, Bertsozale Elkarteko koordinatzailea den Jon Agirresarobe Lopetegik edota bertsolari eta ikertzailea den Oihana Iguaran Barandiaranek.

Hizlari guztien zerrenda eta programa osoa, hemen duzue ikusgai.

Izena emateko aukera dago jadanik. 77 euro balio du matrikula arruntak, baina badaude prezio murriztuak ere kasuan kasu. Izena emateko, sartu www.uik.eus atarian.

Iaz, Donostiako Miramar Jauregian egindako ikastaroan. / XDZ