Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran

2013/04/11
Bertsolari gazteentzako daudenik-eta sariketarik garrantzitsuenetakoak dira Gabiriako Osinalde eta Añorgako Orixe. Bertso munduko udaberriko klasikoak. Bietako finaletan jasotako on aurkiak erakutsiko dituzte asteon Hitzetik Hortzeran.

Añorgako Jolas-Etxe jatetxean jokatu da, aurrenekoz bertso-afari legean, Orixe sariketaren 14. finala. Bertan kantuan sei bertsolari: Iñaki Zelaia hernaniarra, Xabier Sukia oriotarra, Aitzol Barandiaran ataundarra, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Azken hirurak zarauztarrak. Hirugarren aldia zuten Zarauzko Motxian bertso eskolako hiru kideek elkarrekin kantatzen zutena finalean. Ez dute gehiago aukerarik izango irabazleek ezin izaten baitute berriz parte hartu eta aurtengo txapela Mantxik jantzi du. Finalaren aurretxoan hiru bertsolari horiekin egon da Jon Artano euren egunerokoaz gehiago jakin nahian. Elhuyar Fundazioan harrapatu du Gabilondo aurkezleak, Donostiako Ospitalean Zubia eta Zarauzko malekoian Mantxi.

42. Osinalde sariketa Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi du. Berekin aritu dira azken saioan Imanol Uria algortarra, Iñaki Aleman iruritarra, Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Nekane Zinkunegi errezildarra.

HITZETIK HORTZERA: ostiralean iluntzean  eta igande bazkalostean ETB-1en. Eta eitb nahieran.

Osinalde sariketaren finala izan zen Gabirian apirilaren 6an