Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak, Hitzetik Hortzeran
Mozorrorik gabe irteten da bertsolaria jendaurrera; mozorro fisikorik gabe, behinik behin. Ezezagun multzoa aurkituko du parean: bere gorputza ikusten duena, bere hitzak entzuten dituena eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, bere bizitzaz dakiena.
Zer egin dezake bertsolariak horren aurrean? Ikusten den hori aldarrikatu, ala hitzezko maskaren atzean ezkutatzen saiatu? Lor ote daiteke? Hitzetik Hortzerako igandeko programan ezkutatzearen, biluztearen eta oholtza gaineko bestelako erabakien inguruan ariko gara Julio Sotorekin eta Uxue Alberdirekin.
Lore Jokoetako irabazleak
Historiako emakumeen atalean, XIX.mende hasierako Lore Jokoetako irabazleak ezagutuko ditugu: Aña Etxegarai, Hondarribiko Joxepa, Maria Luixa Erdozio eta Mariana Hargain.
Han eta hemen jasotako bertso saioak ere eskainiko ditugu igandeko programan. Arrasateko Emakumeen Txokoak antolatuta Kontrako Eztarritik liburuan oinarritutako bertso saio literarioan izango gara; baita Astigarragako Ipintza sagardotegian Errugbi inklusiboaren aldeko bertso bazkarian ere. Gainera, Iruñeko, Lasarte-Oriako, Oiartzungo eta Pasaiako saioetako bertsoaldiak ikusteko aukera izango da.
Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera Euskal Telebistako lehen katean; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez izango du aukera, EITB Nahieran atarian.