Nola aukeratzen du bertsolariak entzuleengana iristeko hizkera ?

2014/12/04
Erantzuna... igandean Hitzetik Hortzera telebista saioan. 15:00etan, ETB1en.

Aurrera doa #Josi, Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa 2014. Urdulizen izan zen bigarren finalaurrekoa eta hango bertsoekin egingo da bilduma igandeko Hitzetik Hortzeran.

Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza "Potxis" eta Julen Erezuma izan ziren bertan kantuan.

Eta beraien bertsoez gain, saioari buruzko iritziak, aldarteak eta analisiak pilatu ditugu oraingoan.

Horrekin batera Gabiriko bertso afari batetan bildutako bertsoaldiak izango dira entzungai. Saio bizi bizia egin zuten Osinalde elkartean Iker Zubeldiak, Julio Sotok eta Nerea Elustondok. Giro beroa eta umorea nagusitu ziren bertan.

Bi saio horien harira, eta bertako protagonisten eskutik,bertsoa nork kantatzen duen eta non kantatzen den kontutan hartuta bertsolariak nola aukeratzen du zein hizkera erabili entzuleengana iristeko? Zein euskalkietan kantatzen du bertsolariak? Zergatik? Zer lortu nahian?

Galderei erantzunak eta txapelketako zein afariko laburpena igandeko bazkalostean.

HITZETIK HORTZERA, igande arratsaldean 15:00etan ETB1n. Eta eitb nahieranen.