Nikolas Segurola hil da

2023/12/31
Fraideak bertsolaritzaren inguruan lan handia egin zuen. Besteak beste, 1986ko Txapelketa Nagusian epaile aritu zen.

Nikolas Segurola atzo hil zen 84 urterekin. Azpeitiarrak lan handia egin du bertsolaritzaren bueltan: mila bertsotik gora ditu eginak eta Arantzazuko liburutegian daude gordeta. Gai-jartzaile lanetan ere maiz aritu zen, eta 1986ko Txapelketa Nagusian epaile lanetan.

Bertso jardunari lotuta ez ezik, artzain lanetan ere aritua zen Nikolas Segurola fraidea.

2016ko abenduan Hitzetik Hortzeran elkarrizketatu zen. Hementxe saioa.

2016an, Hitzetik Hortzeran elkarrizketatu zen.