Nikolas Aldai zendu da

2020/10/21
Irrati esatari ohiak lan handia egin zuen bertsolaritzaren inguruan hainbat komunikabidetan; "Hitza Jolas" Euskadi Irratiko bertsolaritza programaren sortzailea eta esataria izan zen.

Bertsoen bilketan lan izugarria egindakoa zen Nikolas Aldai. 1947an Errezilen jaioa, Hondarribian bizi zen egun. Hainbat hedabidetan aritua, berak sortu eta gidatu zuen Euskadi Irratiko Hitza Jolas saioa (Eta Hitza Jolas bihurtu zen izenekoa garaia hartan). Hala, bertsoen grabazio bilduma handia osatu zuen Euskadi Irratian zegoela.

"Hasi zenean (Eta Hitza Jolas bihurtu zen), nire helburua zen erabateko tratamendu integrala egitea bertsolaritzari. Alde batetik, ikuspegi historikoa lantzea; eta, bestetik, egunerokotasun garaikideari garrantzia ematea", azaldu dio esatari ohiak Antxoka Agirre kazetariari, Bertsolari aldizkariak bere azken alean (119.zbk) argitaratu berri duen elkarrizketan.

 

Irratiko lanean

gozo ta ganoraz;

momentuko sorkuntzaz

ta lehengo eskolaz.

Gaur atzo bezalaxe

hitza dugu jolas...

Zuri' re zor dizugu

mila esker Nikolas!

Nikolas Aldai. (Conny Beyreuther / Bertsolari aldizkaria)