Nerea Ibarzabali elkarrizketa egingo dio Bertsoak
2017/07/24
Zornotzako eta Elizondoko saioak ere jarriko dira sarean.
Orain arte egindako bidearen eta aurrerantzean emango dituen pausoen inguruan jardun da Nerea Ibarzabal solasean Bertsoarekin. Ostegunean izango da ikusgai eta entzungai elkarrizketa osoa, baina aurrerapen bat ere dastatzeko modua izango dugu asteazkenean.
Zornotzako eta Elizondoko saioak ere bildu dira eta aste honen hasieran izango dira gozagai sareko plazan. Gainera, berriki botatako aleak bakarrik ez eta duela zenbait urte osatutakoek ere izango dute leku Bertsoan: Jexux Mari Irazu eta Jon Maia bertsolarien pasarte bat berreskuratuko da, 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusitik.