Negulekuetan izena emateko azken txanpa

2014/11/21
Urriaren 28an hasi zen izen ematea eta dagoeneko herrialde guztietako 50 gazte animatu dira. Asmoa duzuenok adi ibili aste buru honetan bukatzen baita epea. Urtea hasteko plan hoberik? Zatoz Muxikara!
15-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Negulekuak antolatu ditugu elkarlanean Ikastolen Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Urtarrilaren 2tik 4ra izango dira Muxikako Gorozika auzoan. Izena emateko epea azaroaren 24an  itxiko da.
Aurten lehenengo aldiz egingo dira Negulekuak 15-18 urte bitarteko gazteekin.

Eskolartekoan 11 finalisten saria izan da eta hauetaz aparte Euskal Herriko beste gazte guztientzako aukera zabalik dago gaurtik aurrera azaroaren 24a arte.

Noiz? Urtarrilaren 2-3 eta 4an.

Non? Muxikan, Gorozika auzoan izango dira Negulekuak.

Negulekaren helburua bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da. 

Izena emateko formularioa bete behar da.

Eskolartekoaren baitan antolatu ditu lehenengo aldiz Negulekuak Bertsozale Elkarteak