Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri dugu martxan aurten ere
Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta egin beharko da ikerketa, beti ere Nafarroa Garaian gauzatzen den (edo gauzatu den) bertsolaritza ikertzea helburu. Gradu amaierako ikerketa proiektuak, master amaierako ikerketa proiektuak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu daitezke deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatuta badira. Uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira proiektuak, deialdi honetan bertan atxikita dagoen eskaera orria bete eta bidalita, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ikerketan aditu diren hainbat lagunek osatutako batzordeak uztailaren 18a baino lehen jakinaraziko du zein izan den proiektu hautatua. Hortik aurrera, urtebeteko epea izango du ikerlariak, edo ikertzaile taldeak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. 4.000 euroko diru-poltsa bat jasoko du horretarako.
Deialdi honen bitartez, Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa eragiteaz gain, ikertzaile gazteak edo hasiberriak lehen urratsak ematen lagundu nahi ditu Bertsozale Elkarteak.
Lotutako dokumentazioa
Hemen bertan kontsultatu eta deskargatu daitezke proiektu deialdiaren oinarriak, bai eta hautagaitzak aurkezteko eskaera orria ere: