Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak

2023/04/03
4.000 euroko diru-laguntza esleituko zaio ikerlari hautatuari, urtebeteko epean proiektua garatu dezan. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta ikertu ahalko da Nafarroako bertsolaritza. Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu daitezke deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore batek bermatuta.

Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta egin beharko da ikerketa, beti ere Nafarroan Garaian gauzatzen den (edo gauzatu den) bertsolaritza ikertzea helburu. Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu daitezke deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatuta.

Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak, deialdi honetan bertan atxikita doan eskaera orria beteta bidalita, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ikerketan aditu diren hainbat lagunek osatutako batzordeak ekainaren 26a baino lehen jakinaraziko du proiektu hautatua. Hortik aurrera, urtebeteko epea izango du ikerlariak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. 4.000 euroko diru-laguntza bat jasoko du horretarako.

Deialdi honen bitartez, Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa eragiteaz gain, ikertzaile gazteak edo hasiberriak lehen urratsak ematen lagundu nahi ditu Bertsozale Elkarteak.

Lotutako dokumentazioa

Hemen bertan kontsultatu eta deskargatu daitezke proiektu deialdiaren oinarriak, bai eta hautagaitzak aurkezteko eskaera orria ere:

Nafarroa Garaian ematen den bertsolaritza ikertzeko xedea izan beharko dute proiektuek.