Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan, Hitzetik Hortzeran
Bizitzen ari garen egoera honek arlo askotan eragin dio bertsolaritzari, eta txapelketak ere bertan behera geratu dira; tartean, Nafarroakoa. 45.edizioa izango zuen aurtengoa, ez baita historia laburra Nafarroako txapelketarena. Azken hamarkadetako txapelketak gogoratzeko, Arkaitz Goikoetxea eta Irati Majuelo bertsolariekin elkartu da Hitzetik Hortzera.
Aldaketa handia izan du bertsogintzak azken urteetan, eta txapelketak horren lekuko eta eragile zuzen izan dira Nafarroan. Bertsolarien izenak gero eta ugariagoak dira, eta bertsolaritza ere gero eta anitzagoa. Izen garrantzitsuak nabarmendu dira ibilbide horretan zehar, eta bertsozale guztien bihotzetan geratu dira, betirako iltzatuta, haiek utzitako bertsoaldiak: Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Xabier Silveira dira bertso horien egileetako batzuk.
Horrez gain, azken hamarkadetako txapelketetako finalak ere gogoratuko ditugu, 2011ko Labriteko frontoian izan zen finaletik hasi eta 2019ko azken txapelketaraino: azken sei txapelketa horietako bost Julio Sotok irabazi ditu, eta haren izenak ere aztarna utzi du asteburuan gogoratuko dugun Nafarroako Bertsolari Txapelketaren ibilbidean.
Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.