Mungia, Tolosa eta Bertso Eguneko saioak Hitzetik Hortzeran
BERTSO EGUNA izan zen joan den larunbatean, eta Kursaleko arratsaldeko ekitaldiaz gain bertso asko izan zen Donostian.
Goizetik hasi eta kalez kale ibili ziren bertsolariak Alde Zaharrean. Besteak beste Nahikari Gabilondo, Arrate Illaro, Maddalen Arzallus, Xabi Igoa, Unai Gaztelumendi edo Ander Elortegi.
Bertso poteo honen ibilbidean utzitako bertso onenak ekarriko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak.
Baita Bertso Eguneko afal ondoren izandako saioa ere. Fredi Paia eta Ane Labaka edo musika taldearekin batera bat-batean Beñat Gaztelumendi eta Oskar Estanga aritu ziren han.
Tolosatik, berriz, Atariaren aldeko jaialdiko hautaketa.
Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Jon Maia eta Amets Arzallus aritu ziren bete bete eginda zegoen Leidor antzokian. Saio benetan beroa eta kalitate handiko bertsoaldiekin.
Eta eguerdi partean, Mungian kantatu zuten Fredi Paiak, Xabat Galletebeitiak, Unai Agirrek eta Etxaun Lekuek. Hau ere urteroko saio arrakastatsua.
Aipatutako saioen harira, saioen ordutegi desberdinak kontuan izanda, ze publiko mota biltzen da hauetan, bertsolariek zein aldarte izaten duten eta nolako joerak dauden aztertuko du igandeko programak
HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.