Munduko Kantu Inprobisatuaren inguruko Jardunaldiak antolatu ditu Mintzola Fundazioak

2013/10/03
Mintzola Fundazioak antolatuta kantu inprobisatuari buruzko jardunaldiak izango dira urriaren 9tik abenduaren 15era, Villabonako Subijana etxean.

Mintzola Fundazioa kantu inprobisatuaren ikerketa egiteaz eta eragiteaz arduratzen da. Euskal Herrian zein munduan zehar alor honetan ematen ari diren pausuak hedatze aldera antolatu dira jardunaldiok. Urriaren 9tik abenduaren 15era sei hitzaldi/saio interesgarri gauzatuko dira.

Kulturarteko Jardunaldi hauen bidez bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egin ikerketen eta kulturarteko ahozko kantu inprobisatuaren inguruko esperientzien berri emango da.

Ikus egitaraua.

Nora Urbizu Arocena, Amasa-Villabona Udaleko Kultura eta euskara zinegotzia eta Mintzola Fundazioko patronatuaren ordezkaria eta Karlos Aizpurua Etxarte, Mintzola Fundazioko zuzendaritza kidea, jardunaldien aurkezpenean