Mugimendua osatzen dugun pertsonen ekarpena da kapitalik handiena
2.540 bazkidek osatzen dugu Bertsozale Elkartea. 125 soldatapeko langile borondatedunek eta borondatezko ehun langilek baino gehiagok.
Funtsean, norbanakoz egituratutako taldeak gara, taldez osatutako egiturak, ehuntze konplexu bezain soila osatzen duen sare bat gara, eta gizarte mugimendu bat osatzen dugu, bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendu bat. Arrate Illarok Elkarlana zabaldu eta indartzera begira artikuluan esan bezala, bertsolaritzaren barruko sare horrek guztiak elikatzen baitu bertsolaritza bera.
Eta sarea pertsonok elikatzen dugu. Asmatu dugu nonbait oinarri soziala zabaltzen, zerbait eman nahi duena lanean jartzen; protagonismoa ematen. Eta horretan segi behar dugu, elikatzen jarraitu ezean, nekez eutsiko baitio gure amaraunak.
"Asmatu dugu nonbait oinarri soziala zabaltzen, zerbait eman nahi duena lanean jartzen; protagonismoa ematen"
Elikatzen dugu behien aulkiak aipatzetik hasi eta behian aulkiak jartzera pasaz, edo behian aulkiak jartzen hasi eta auskalo zein aulki aipatzera igaroz. Norberak dakien, ahal duen, nahi duen eta posible zaion neurri eta doinuan.
Mugimendua osatzen dugun pertsonen ekarpena baita kapitalik handiena, oinarrizkoa eta oinarria.