"Momentuari Helduz" emanaldia ezagutuko dugu Bertsoan

2016/10/24
Bertsoaroan eskainiko da lehen aldiz bertsolaritza eta jazza uztartzen dituen ikuskizuna eta protagonisten hitzak bilduko ditu sareko plazak.

Lankuk Momentuari Helduz emanaldia estreinatuko du bihar Iruñeko Bertsoaroan. Bertsolaritza eta jazza elkartzen ditu ikuskizunak eta bertan parte hartuko duten Oskar Estanga eta Alazne Untxalo bertsolariekin izango da Bertsoa.

Bertsoaldiak ere ez dira faltako, noski: Xilabako eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aleak biltzeaz aparte, hilabete honetan Urepelen eta Basaurin izandako saioetan botatakoak ere izango dira entzungai.

Astearen hondarrera hurbildu ahala, asteburura begira jarriko da Bertsoa: Xilaba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak hurbiletik jarraituko ditu eta Txirritaren heriotzaren urteurrenaren aitzakian asteburu honetan Ereñotzun izango den bertso jarri musikatuen emanaldia ere gogoraraziko du. Ostiralean, ohi bezala, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz atzera egingo du oroimenaren kutxatik bertsoaldia berreskuratzeko eta, aurrera ere egingo du, Hitzetik Hortzerak igandean eskainiko duena iragarriz.

Xilabako eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aleak bildu ditu Bertsoak.